Halaxe da, aste honetako saioan gogoan erabili dugu soinugelakide guztiok Solomon Burke musikari handia,
duela zenbait egun zendu zenez gero. Jakina denez, Amsterdamgo aireportuan hil zen bat-batean soul kantari handia, bertan kontzertu bat ematera zihoala. Urtean 200.000 km inguru egiten zituen predikatzaile honek, bazter guztietan bere musikaren oihartzunak zabalduz.
Gaurko saioan haren diskorik zaharrenak jarri dizkigu entzungai Pedro Elias Igartuak, 2002az geroztikoak hurrengo asterako utziz. Baina John Hiatt ere izan dugu Soinugelan, urriaren 30ean Donostiara etorriko dela eta. “Walk On ” eta “Hiatt Alive” diskoetatik zenbait kanta entzuteko parada izan dugu. Bi zar hauen inguruan ardaztu du irratsaioa Pedro Elias Igartuak, datorren astean biekin jarraitzeko asmoa duelarik.
Saioa DESKARGATU!!