SOINUGELA: Solomon Burke gogoan daukagula

Halaxe da, aste honetako saioan gogoan erabili dugu soinugelakide guztiok Solomon Burke musikari handia,
duela zenbait egun zendu zenez gero. Jakina denez, Amsterdamgo aireportuan hil zen bat-batean soul kantari handia, bertan kontzertu bat ematera zihoala. Urtean 200.000 km inguru egiten zituen predikatzaile honek, bazter guztietan bere musikaren oihartzunak zabalduz.
Gaurko saioan haren diskorik zaharrenak jarri dizkigu entzungai Pedro Elias Igartuak, 2002az geroztikoak hurrengo asterako utziz. Baina John Hiatt ere izan dugu Soinugelan, urriaren 30ean Donostiara etorriko dela eta. “Walk On ” eta “Hiatt Alive” diskoetatik zenbait kanta entzuteko parada izan dugu. Bi zar hauen inguruan ardaztu du irratsaioa Pedro Elias Igartuak, datorren astean biekin jarraitzeko asmoa duelarik.

Saioa DESKARGATU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN#60: Pi LT

og. Urr 14 , 2010
π LT talde mungiarraren ibilbidea ezagutzeko asmoa izango duzue gure gaurko 60. saioan; 1994an hasi zen taldearen ibilbidea eta 2005ean bukatu; hamarkada oso bat rock  doinu berriz  zipriztindu zuten euskal rocka. π LT euskal rock musikak eman duen talde esanguratsu eta berezienetakoa da.Mungia, lapur guztien tokia! Bejondeitsuela! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/141010_artayorranpilt.mp3 Deskargatu hemen. […]

Honekin lotuak