Gaur Bira kulturgunean hitzordu interesgarria dugu Xavi Bosch-en (NORA)BIDEAN dokumentala ikusteko aukera dugulako. Mugaren blokeo selektiboaren inguruko dokumentala da. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia mugaren inguruko pasaerako migrazioaz berba egingo dute.
Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero […]