Uxue Alberdirekin solasean, bertsoaz, idazteaz, “Jenisjoplin” nobela berriaz

Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko bertso eskolan zebilela. Txikitatik idatzi izan du, Bat batean aritzea, bertsotan zuzenean, zer ikusi gutxi du idaztearekin, hor bai denbora hartu eta idazteko, zuzentzeko eta mila buelta emateko aukera dago. Horrela izaten da idazketa prozesua. Plaza eta etxea, arriskua eta segurtasuna, bat-batekotasuna eta patxada, lagunartea eta bakardadea…kontu asko ekarri dizkigu, beraz plazera baduzue jarraian duzue solasaldia entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Belaunaldien arteko talka.

og. Urt 18 , 2018
Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak