Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon, Basurtutik Zorrotzara, Sader eta Profersa hondakin industrialen tratamendurako plantak hirigunetik ateratzea eskatzeko. Protestan parte hartu dutenek Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari bi enpresen jarduera eteteko «azken eguna» ezartzea exijitu diete. Mobilizazioa Basurtuko Feve geltokitik abiatu da, eta Zorrotzako ongarri-fabrikaren atarian amaitu da, «Sader-Profersa Kanpora. Aire garbia gure auzoetan» oihu artean. Behin helmugara iritsita, manifestariek salatu dute enpresen instalazioak utzikeria-egoeran daudela, eta horrek hauts-isuri kaltegarriak eragiten dituela inguruan.
Deskargatu hemen.