Azalak izkutatzen dituen zirrarak: nerabeak eta pandemia

1

Barearen ostean ekaitza datorrela dio kantu zahar batek, baina martxoaren 13an etxean geratzen hasi ginenetik, bare gutxi izan da munduko txoko gehienetan. Helduak, arrisku taldekoak, adindunak, umeak, nerabeak… Kolore eta forma desberdinetako pertsonek sufritu dituzte pandemiaren eragin latzak, baina baita gizarteak eta gobernuak berak ezarritako neurri murriztatzaileen ondorioak ere. Nerabeak, ez ume, ez heldu ez diren horiek, izan dira neurriak makalen eraman dituztenak, akaso, baina baita gizarteko arduragabetsuenen domina jaso dutenak ere. Errugabetasuna, ezjakintasuna, kaosa eta norabiderik eza izan dira nortasuna eraikitzen hasi diren une hauetan nerabeek bizi izan dutena; baina, bitartean, gizarteko begi guztiak beraiei begira daude. Nerabeak istorio honetako protagonista bilakatu diren azken hilabeteotan, baina ez bereziki, pelikuletako heroi bezala. Osasun mentalaz geroz eta gehiago hitz egiten den garai hauetan, beharbada, ez gara pentsatzen jarri zer gertatzen ari den, hain zaila, baina aldi berean hain berezia den nerabezaroan.

Gema Badiola orientatzaile eta irakaslea, eta Asier Eguren psikologoa izan dira gurekin nerabeen pandemiarekiko emozioen atzean dagoena aztertzen. Bestalde, erreportaje honetako protagonista direnen ahots ugarik ere parte hartu dute.

Gaur zuekin, nerabeak eta pandemia.

Deskargatu hemen

One thought on “Azalak izkutatzen dituen zirrarak: nerabeak eta pandemia

  1. Pingback-a: Nerabeak eta pandemia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Garapenerako Zirkua' zirkua eta sentsibilizazioa Bilboko auzoetan

ar. Ots 23 , 2021
ZIRKOZAURREk eta Bilbao Ekintzak, Bilbao Aurrera Planaren barruan, ‘Garapenerako Zirkua’ ekimena antolatu dute. Ekimen entretenigarri horretan zirkua izango da protagonista, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburu batzuen inguruan sentsibilizatzen saiatuko da. ‘Garapenerako Zirkua ‘4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago (ez du axola adinak, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa eta baldintza […]

Honekin lotuak