2025eko ekainaren 12an, Bilboko Udaletxearen aurrean mobilizatuko dira berriro hainbat auzo-elkarte, gizarte-erakunde eta talde ekologista. Urte luzez salatu duten arazo bati –Sader eta Profersa enpresen jarduerari– irtenbide argia eta behin betikoa eskatzeko elkartuko dira, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea jokoan daudela gogorarazteko. Gaur egun, ez dago oraindik bi enpresa kutsatzaileen jarduera […]
Sader Profersa kanpora
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon, Basurtutik Zorrotzara, Sader eta Profersa hondakin industrialen tratamendurako plantak hirigunetik ateratzea eskatzeko. Protestan parte hartu dutenek Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari bi enpresen jarduera eteteko «azken eguna» ezartzea exijitu diete. Mobilizazioa Basurtuko Feve geltokitik abiatu da, eta Zorrotzako ongarri-fabrikaren atarian amaitu da, «Sader-Profersa Kanpora. […]