KIROL ESKIROL: Emakumeak eta Kirola

Airean dugu akabuko KIROL ESKIROL saioa. Emakumeak eta Kirola, Emakumeak Kirolean, Kirol Emakumeak, emakumeentzako kirola …. Gaia astindu dugu hainbat erpinetatik.
Sakana bisitatu dugu eta Nafarroako bailaran egiten ari diren ekimena ezagutu Amaia Gerrikagoitiaren ahotan.
Xorroxin irratiaren xori-kantua bidali digu Julen Zelaietak; Antxeta Irratiaren eledun Paola Oskozek ekialdeko berriak puztu ditu; Lucia Olavarri arkitektoak, berriz, hiri-herriek behar duten eraberritzea azpimarratu digu. Bittorren kronika, Maite Sarasolaren bertsoak, musika…

On egin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: "Ze leku da gero?" ikuskizuna eskaini dugu primizia mundialean

ol. Api 11 , 2025
Delorean autoan egin dugu gaurko POTTO saioa Bilbo Hiria irratian, eta “Ze leku da gero?” ikuskizuna eskaini dugu primizia mundialean. Aner Peritz “Euzkitze” izan dugu saioaren gidari, prosari; Janire Arrizabalaga eta Maite Sarasola Isazelaia izan ziren bertsotan eta Peru Goioaga gitarra-jotzaile. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250408_potto_zer_leku_da_gero.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak