Frontoia dugu hizpide gaurko saioan. Pilota txikia, harmaila, frontisa, txapa… Horretarako, saio potolo-betea osatu dugu:
Ibai Zabala pilotari berriztarra izan dugu estudioan eta, monografiko guztiek lez, Frontoiaren saioak ere izan ditu ekarpenak.
ADOS pilota elkartea ezagutu dugu Yera Agirre pilotari leitzarrraren ahotan; erraminta ezin da falta frontoian, eta Palaren Unibertsitatean aurkitu dugu Iñaki Urrutia armintzarra; Leire Alberdik erraketisten erreportaje laburra ekarri digu, garaiko pilotari emakumezkoen loriaren isla; Itziar Orbegozok Oihana Orbegozo elkarrizketatu du; Unai Mendiburuk bertsoa eskaini digu; Iker Gurrutxagak, kronika; Bittor Beaskoetxeak, bere sinadura ekarri…
On egin!
Deskargatu hemen.