Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Zenbat Gara elkarteak

Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen egoera eta euskal kulturaren presentzia ez zen berdina izango ez Bilbon ez inguruan. Bilbok bezala, Euskal Herriak nabaritu du Zenbat Gara elkartearen ekarpena”. 1990eko urteetan Gabriel Aresti euskaltegiaren magalean sortutako ekimenaren historia errepasatu zuen Joan Mari Larrartek astearteko agerraldian.

Ondoren, Zenbat Gararen izenean mintzatu ziren Eider Cortezón eta Eider Del Cantok esker ona adierazi zuten, sari honek elkartekideak “asko motibatzen” dituela esanez. Bilbotarrak euskalduntzeaz gain, euskaraz aritzeko aukera urriak zeudela eta Zenbat Gararen ekimen guztiak egoera irauli nahian sortutakoak izan direla esan zuten, baina tamalez “panorama linguistikoa ez da asko aldatu” eta gaur egun ekimen horien beharrak jarraitzen duela nabarmendu zuten. Erronkak, hemendik aurrera, “Bilboko  euskaldunak saretzea” izan behar du, haien hitzetan.

Bestalde, Proiektuari elkar sariak euskal kulturarako interesgarri izan daitekeen kultur egitasmo bat diruz laguntzea du helburu eta, aurten, saria Kanaldude telebistari ematea erabaki du Elkar Fundazioak. 1997an sortu zen Aldude ibarrean tokiko telebista gisa, eta ordutik ibilbide luzea egin du. Gaur egun telebista zabala da, Iparraldean hedatua eta Internet bidez edonon ikus daitekeena. Asteon iragarritako sarien banaketa-ekitaldia ekainaren 3an izango da, 18:30ean, Bilbon, aurten 30 urte beteko dituen Kafe Antzokian.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso bazkari eta afaria izan dugu gaurkoan

og. Mai 15 , 2025
Bertsoaren magia bazkari eta afaritan zukutu dugu. Oturuntza elefanteen ostean kantu-errima josteta da protagonista, eta gaur Asier Legarreta TAKETeroaren grabazioetako aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Errigoitiko Ikuilu elkarteak otsailaren 22an antolatutako bertso-bazkarian, kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Arkaitz Estiballes. Zorrontzako Uxarte sagardotegian, berriz, bertso-afarian, urtarrilaren 24an, Unai Iturriaga eta Aissa […]

Honekin lotuak