Larunbatean 19:00etan 7Katu gaztetxeko eskaileretan biltzeko deia egin dute, sortu berri den Gaste Asanbladen Sarea (GAS) ezagutzera emateko egingo duten jaialdian. Iazko urtarrilean biltzen hasi ziren Bilboko 10 auzo desberdinetako gazteak. Hamaika bilera eta bi asanblada orokorren ondoren, Gaste Asanbladen Sarea (GAS) sortzea erabaki dute, Bilboko gazte asanblada desberdinak koordinatu eta saretzeko asmoz. Larunbat honetan, martxoak 11, 7Katu gaztetxean egingo dute GASen aurkezpena, Naia izan da gurean.
Deskargatu hemen.