Sarean Zehar #403: [Eta karga-puntua?]

403

Sarean Zehar programaren atal berrian Internet Archive-aren mugarria ospatzen dugu, artxibatutako bilioi bat web orri lortu dituena. Ondoren, Iñigok Opel Corsa elektriko berriarekin izandako esperientzia kontatu digu, gidatzeko autonomia, karga eta erosotasuna aztertuz. Gaurkotasun teknologikoarekin jarraitzen dugu: Amazonen hodeiaren beherakada globala automatizazio-akats baten ondorioz, Danimarkaren planak sare sozialen erabileran 15 urteko gutxieneko adina finkatzeko, eta Europar Batasunean eztabaida eta ikerketak Snapchat, YouTube, Apple Store eta Google Play plataformetan adingabeak babesteari buruz. Programa Berri Azkarrak eta TituLOLekin amaituko dugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Bidasoatik harago" ikuskizuna

ar. Urr 28 , 2025
Gaur bidaia txiki batean murgilduko gara, hitzen eta musikaren bidez. Jon Garmendiarekin berba egin dugu, “Bidasoatik Harago” ikuskizunaren sortzaileetako batekin. Emanaldi xume honek, Bidasoa ibaiaren inguruan sortutako unibertso propio baten bidez, emozioak eta oroimenak piztea du helburu. Urrian 30ean estreinatuko da, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Jon Garmendiak eta Xabi Solanok […]

Honekin lotuak