PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilariak BASK izeneko disko berria aurkeztu digu

Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikari bizkaitarrak BASK izeneko disko berria aurkeztu du, bere ibilbideko zazpigarren lana eta, bere hitzetan, orain arteko proiekturik osatuena. Azken bi urteetan sortutako hamahiru konposiziok osatzen dute lana, eta euskal musikaren sustraietatik abiatuta, munduko beste doinu eta erritmoekin elkarrizketan eraikitako proposamena da. Porrusalda eta sanba, fandangoa eta afrikar perkusioak, tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dira BASKen, folkaren ikuspegi irekia eta garaikidea marraztuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua aurkeztuko du Aiora Enparantzak Zirika herrigunean

az. Urt 14 , 2026
Gaur Zirika gunean Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua aurkeztuko du Aiora Enparantza itzultzaileak. Katakrak argitaletxeak ekarri du euskarara. 1970eko hamarkadan idatzitako testu batek gaur arte iritsi eta gaurko eztabaidak astintzen jarraitzen badu, zerbaitengatik izango da. Mariarosa Dalla Costa eta Selma James pentsalari feministek sinatutako Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza […]

Honekin lotuak