Martxoaren 27a izanda, antzerkia izan da nagusi Piperpolisen. Yolanda Arrieta idazlea izan da gurekin. Groau! antzezlanarekin Max sariaren irabazlea dugu bera. Groau! abentura ezberdinak bizi dituen katu baten istorioa da. Miau egin beharrean, groau egiten duen katua. Musika, hitz jokoak, aldaketa azkarrak eta akzioa erabili dituzte, haurrengan emozioak pizteko. Hika antzerki taldeak taularatzen jarraitzen duen obra.
Azken Piperpolis saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060327.mp3
Arantza Gurmendi aktorearekin Neskato politak, artasoro alaiak antzezlanari buruz hitz egin dugu.Oholtza gainera emakume bakarra igotzen da. Arantza Gurmendi aktoreak merkatuan saltokia daukan Ixiar barazki saltzailearena egiten du. Saltokiaren ondoan, Norden etorkin afrikarra (Jon Gaubeka) jarri zaio bere mantarekin musika saltzen. Kultura ezberdinen arteko harremanei buruz hausnartzen du Agerre Teatroak obra honetan. Jose Cruz Gurrutxaga aktorearekin Robin eta Hood antzezlanaz aritu gara. Xixoneko FETEN jaialdian antzezlan honek montaje onenaren saria jaso zuen. Eriz Alberdi aktoreak estreinatu berri du Teatro Paraisorekin Kafe Haurra antzezlana.
Eta hau gutxi balitz, John Trollope irratinobelaren atal berria, lehiaketa, gomendioak…