Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua aurkeztuko du Aiora Enparantzak Zirika herrigunean

Gaur Zirika gunean Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua aurkeztuko du Aiora Enparantza itzultzaileak. Katakrak argitaletxeak ekarri du euskarara. 1970eko hamarkadan idatzitako testu batek gaur arte iritsi eta gaurko eztabaidak astintzen jarraitzen badu, zerbaitengatik izango da. Mariarosa Dalla Costa eta Selma James pentsalari feministek sinatutako Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza liburua feminismo autonomoaren testu giltzarrietako bat da, eta orain, lehen aldiz, euskaraz irakur daiteke. Aiora Enparantzak egin du itzulpena, eta Katakrak argitaletxeak plazaratu du lana, Silvia Federiciren hitzaurrea lagun. Etxeko lanen inguruko soldataren aldarria, emakumeen zapalkuntza kapitalismoaren egiturarekin lotzeko modua eta borroka feministaren kokapena klase-borrokaren erdigunean dira liburuaren ardatzetako batzuk. Aiora Enparantza itzultzaileak kontatu digun moduen ez da saiakera akademiko hutsa, ezta manifestu klasikoa ere: testu borrokalaria da, zuzena, irakurlea etengabe interpelatzen duena, pertsonala eta politikoa talka eginaraziz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Prest eta Uriola komunikabideak itxi dituzte eta ostiralean agur festa antolatu dute

az. Urt 14 , 2026
Urte luzez, Deustualdeko eta Bilboko auzoetako bizitza euskaraz kontatzeko leiho izan dira eta Prest! aldizkaria eta Uriola komunikabideak. Auzoetako istorio txiki zein handiei ahotsa emanez, kazetaritza komunitarioa eta gertukoa eraiki dute, eta belaunaldi askorentzat erreferente izan dira. Orain, ordea, BLB kooperatibak –bi proiektu horien atzean dagoenak– ateak ixteko erabakia hartu […]

Honekin lotuak