PIPERPOLIS: “Hozkailua” adiskidetasunari buruzko antzezlanaz Ander Lipus eta Patricia Urrutiarekin

Artedrama taldearen Hozkailua antzezlana Bilbora iritsiko da Ostiralean. La Fundicion aretoan izango da ikusgai Ostirala, Larunbata eta Igandean. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Asteburuan Hozkailuarekin Bilbora iritsiko dira, Karlos eta Maite gorpuzten dituzten Ander Lipus eta Patricia Urrutia izan dira gurean. Adiskidetasunaren gaineko ‘road movie’ honek belaunaldi oso baten gordintasuna agerian uzten du, umore beltzez eta ironiaz beta dator antzezlana.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Abiadura Handiko Trena (AHT)

az. Ira 27 , 2017
Zein da Euskal Y-ren proiektuaren egoera? Lanak behin eta berriro atzeratzen ari dira, denborak eta sosak ez daude finkaturik, eta ez du ematen Europatik edo Madriletik dirurik etorriko denik. Zenbat bider esan digute obra hauek Madriletik eta Bruselatik ordainduko dituztela? Diego Garcia Mejuto ikerlari katalanak AHTren inguruko tesia irakurri berri […]

Honekin lotuak