AEB-en erasoa Venezuelan Argia aldizkarian

Asteko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, eta AEBek Venezuelan egindako erasoa izan dugu solasgaien artean nagusi. Bigarren atalean, Danele Sarriugartek Marina Garces filosofoari egindako elkarrizketa izan dugu hizpide: Denbora bizigarri baterako liburua argitaratu berri du, eta Euskal Herrian izan da aurkezpenak egiten. Saioa ixteko, Argia Sarien berri eman dugu; urtarrilaren 30ean ospatuko dute 37. edizioa, eta aurten, lehen aldiz, Alaia Gaztelumendik sortutako eskulturak jasoko dituzte saridunek.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo, nazioarteko turismo jasangarriaren erreferente gisa sendotu da 2025ean.

og. Urt 15 , 2026
Urtarriletik azarora bitartean, 1,3 milioi turistak bisitatu dute hiria, iazko epe berean baino % 13 gehiago, eta 2,5 milioi gaualdi erregistratu dira. Datuen arabera, nazioarteko turismoak indar berezia hartu du: bisitarien % 52tik gora atzerritik etorri dira, Estatuko turistak bigarren urtez jarraian gaindituz. Nazioarteko bisitarien kopurua % 14 hazi da, […]

Honekin lotuak