Asteko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, eta AEBek Venezuelan egindako erasoa izan dugu solasgaien artean nagusi. Bigarren atalean, Danele Sarriugartek Marina Garces filosofoari egindako elkarrizketa izan dugu hizpide: Denbora bizigarri baterako liburua argitaratu berri du, eta Euskal Herrian izan da aurkezpenak egiten. Saioa ixteko, Argia Sarien berri eman dugu; urtarrilaren 30ean ospatuko dute 37. edizioa, eta aurten, lehen aldiz, Alaia Gaztelumendik sortutako eskulturak jasoko dituzte saridunek.
Deskargatu hemen.

