Bakio eta Bermeko herritarrek SOS Gaztelugatxe plataforma sortu dute

1

SOS Gaztelugatxe ekimena sortu du eskualdeko talde batek. Herritar talde honek Foru Aldundiak inguruan garatu duen ereduaren eta jokabidearen kontra egin du. Haien salaketa nagusia da herritarren iritzia entzun ez dela, bereziki lurralde honen mantentzerako egokia den eredua praktikan jartzean. Hori da zehazki egitasmo honen helburua: herritarron iritzia emateko plataforma zabala sortzea.

Gaur egun Gaztelugatxeko Doniene Bizkaiko bigarren helmuga turistikoa bilakatu da eta elkarte berri honetatik salatu dute garatzen ari den ereduak ingurumenean kalteak eragingo dituela. Masifikazio hitza erabili du elkarteak Gaztelugatxeko narriaduraren sorburua seinalatzeko.

Aurkezpen saioan garatuko diren ekintzei buruz eta Gaztelugatxek bizi duen kinka larriko egoerari buruz hausnartzeko Libe Areanazarekin hitz egin dugu, SOS Gaztelugatxeko kidea.

Deskargatu hemen.

One thought on “Bakio eta Bermeko herritarrek SOS Gaztelugatxe plataforma sortu dute

  1. Gaztelugatxe ez da Bakioko irla bat, Bermeori jagokon espazio naturala baino. Mesedez testua zuzentzea eskertuko neuskizue.
    Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zea Maysek energia eta taldearen indarra atera du lan berrian

ol. Aza 15 , 2019
Aiora, Piti, Asier eta Ruben dira Zea Mays, 22 urteren ostean hamargarren diskoa aurkeztu dute “Atera” deiturikoa. Taldea berdina bada oraingoan lan egiteko era aldatu egin dute izan ere Campi ekoizle berriak  grabatzeko forma eta era berri bat ekarri du. Garate estudioan lau egunez elkarrekin grabatu dituzte kantuak. Kanpora ateratzen […]

Honekin lotuak