Bilbo, nazioarteko turismo jasangarriaren erreferente gisa sendotu da 2025ean.

Urtarriletik azarora bitartean, 1,3 milioi turistak bisitatu dute hiria, iazko epe berean baino % 13 gehiago, eta 2,5 milioi gaualdi erregistratu dira. Datuen arabera, nazioarteko turismoak indar berezia hartu du: bisitarien % 52tik gora atzerritik etorri dira, Estatuko turistak bigarren urtez jarraian gaindituz. Nazioarteko bisitarien kopurua % 14 hazi da, eta Estatutik etorritakoena, % 12tik gora. Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzi Kontxi Claverren hitzetan, datuok “turismo jasangarria eta orekatua lortzeko estrategiaren emaitza” dira, eta, abenduko datuak falta diren arren, 2025eko balantzea positiboa dela azpimarratu du.Nazioarteko jatorrien artean, Frantzia da Bilborako merkatu nagusia. Erresuma Batuak hazkunde nabarmena izan du bigarren postua lortuz, besteak beste, San Mamesen jokatutako UEFA Europa Leagueko Finalari esker. Halaber, Estatu Batuetako merkatua indartzen ari da, New Yorkekin irekitako aire-konexio berriari esker, Alemaniaren gainetik kokatuz. Estatuko turismoari dagokionez, Madril eta Katalunia dira bisitari gehien bidaltzen dituzten erkidegoak, eta Andaluzia ere gorantz doa, Sevillarekin eta Malagarekin aire-konexioak hobetu direlako.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Felipe Arrese Beitia hil zen

ol. Urt 16 , 2026
Otxandion sortutako olerkaria bere sorterrian bertan hil zen gaurkoa lako egun batean Felipe Arrese Beitia idazlea (1841eko maiatzaren 25a – 1906ko urtarrilaren 16a). Lehenago marrazkigintza ikasketak Gasteizen egin eta lanbidez santugile ibili ostean, 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar […]

Honekin lotuak