Mina espazioa antzezlana oroimenaren meategitik oholtzara

1997ko urriaren 3an, Guggenheim Museoa ateak irekitzen ari zen bitartean, Bilboko Labayru kalean beste ate batzuk zabaldu ziren, isilago baina intentzio argiz: Mina Espazio. Gazte artista talde batek, 22 eta 26 urte bitartekoek, autogestioan oinarritutako arte eta kultura gune alternatiboa sortu zuten, bi urtez sormen, laguntasun eta askatasun laborategi bihurtuko zena. Ia hiru hamarkada geroago, Libe Estebaranzek oroimenaren meategi hura berriz zulatu du Mina Espazio izeneko antzezlanarekin. Ez da ohiko pieza dokumental bat: harreman-antzerkiaren bidez, publikoak berak aktibatzen du espazioa, eta bakoitzak bere Mina propioa eraikitzeko gonbita jasotzen du. Gaur Bira kulturgunean eskainiko dute berriz ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Oihana Bartra eta Jon Maiarekin bertso-afarian

ol. Mar 6 , 2026
Bertsolaritzaren magia zabaldu dugu irrati-uhinetan. Gaurko saioan Bizkaiko Fika herria bisitatu dugu, eta urteroko zita handia aletu, aukeraketa diktatorialean. Bertso-afaria izan zen otsailaren 6an, eta bertan kantuan izan ziren Oihana Bartra eta Jon Maia. Mungiako TAKET bertso eskolako kideen eskutik… Biba el bertso! On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260304_potto_fika_bartra_maia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak