Bilboko aisialdi publikoan euskararen erabilera oso txikia dela ondorioztatu du “Helduentzako aisialdiaren hizkuntzaren neurketa” izeneko txostenak, Gukak plazaratu berri duen. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoko datuak aztertu dituzte. Azterketak Bilboko Udalaren hainbat eskaintza publiko hartu ditu oinarri: kirol ikastaroak, udaltegietako tailerrak, kultura agenda eta zinema kartelerak. Emaitzek agerian uzten dute euskararen presentzia kasu gehienetan %1aren inguruan edo azpitik dagoela. Txostenaren arabera, Bilbao Kirolak erakundearen ikastaroetan euskarazko jarduerak %1,7 baino ez dira, eta gainerako %98,3a erdaraz eskaintzen da. Udaltegietako ikastaro eta tailerretan egoera antzekoa da: 5.419 plazetatik 48 soilik eskaintzen dira euskaraz, hau da, %1 baino gutxiago. Bilbao Kultura Agendaren programazioa ere aztertu da, 883 ekitaldirekin. Euskarazko eskaintza %0,9koa da, eta %99,1 erdaraz egiten da. Zinemetan da egoera muturrekoena. Zubiarte Zinemak, Golem Alhóndiga eta Multicines aretoetan egindako neurketaren arabera, 1.289 emanaldietatik 2 bakarrik izan dira euskaraz (%0,016).
Deskargatu hemen.

