MUSIBLA #200: Feline, Jessie Ware, Kara Jackson, Zinez, The Orielles, Ibil Bedi

Feline taldea euren Jan Zu disko berriarekin datoz. 80ko soinuen ukitu nabarmena duten teklatuak eta rock garbi eta freskoa dira euren aurkezpen txartela. Gernika ingurutik datorren talde honen diskoa di-da batean entzuten da, gehiago-nahi aurpegiarekin geratuko zara. Jessie Ware musikagile britaniarrari irekiko dizkiogu ateak bere That! Feels Good! disko bikaina entzuteko. Esan dezagun disko soinuak badaudela, esan dezagun soul minimo bat agertzen dela abestietan, esan dezagun bere bostgarren disko honekin aurrera pausu sendoa ematen duela bere bidean. Kara Jackson musikari estatubatuarraren txanda izango da hurrengoa. Bere Why Does the Earth Give Us People to Love? Izena jarri dio estreinako diskoari. Lagun baten heriotzaren gainean eraikitako disko ederra. Iruñerriko eszenatik datorren talde baten musika entzungo dugu hurrena. Zinez izena daukate eta Izan ala Ez Izan dute bigarren diskoa. 4 abestiz osatutako diskoa da eta bertan kolaborazio ugari. Iruñerriko eszena gero eta interesgarriago jartzen ari da. The Orielles talde britaniarrak Tableau izeneko diskoarekin datoz. Hirukote gisa oraingoan. Esperimentaziorako ateak ongi irekita dituen taldea dugu, eta diskoan hainbat zirrikitu gozagarri eskaintzen dituzte. Ibil Bedi taldeak onarpen zabala du, ongi sartu da egungo panoraman, ez da gutxiagorako. Oso disko helduarekin datoz oraingoan: Goldea. Disfrutatzeko disko sakona da. Horko bi abesti ekarriko ditugu gaurko saiorako.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mikel Ayllon idazlea Aizu aldizkarian

ar. Eka 13 , 2023
Ekaineko  zenbakiaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrizketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Ekainean Mikel Ayllon idazle eta sortzailea izan da protagonista. Hortaz gain musika kontsumitzeko moduz jardun dutea eta asfalto Arabako mehategiaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230611_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak