Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hau da, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei. Itxialdian zehar, administrazio-jarduera eten egin zen ia erabat. Hori horrela, hainbat pertsonari luzatu egin zitzaien erakundeak kudeatzen dituen harrera-lekuetako egonaldia, baina asilo-espedienteen jakinarazpenak ematen hasi diren unetik bertatik, “pertsona eskatzaileek 15 eguneko epea dute harrera-zerbitzuetatik eta estatuko asilo-programatik ateratzeko.
Deskargatu hemen.