Kontseiluak dei egin die euskaltzaleei ekainaren 13an Iruñean elkartzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egin die datorren ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera, euskaraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko. Agerraldi jendetsu batean aurkeztu dute mobilizazioa, eta azaldu dutenez, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko dituen ekimena izango da. Helburua da euskaraz bizitzeko beharrezko baldintzak aldarrikatzea eta euskaltzale izatearen harrotasuna indartzea. Martxa hiru zutabetan antolatuko da, eta zutabeak 17:00etan abiatuko dira Antoniutti parketik, Runako parkea-tik eta Askatasun Enparantzatik. Hirurek 18:00etan egingo dute bat Gazteluko plazan, bertan ekitaldi nagusia ospatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #290: Anna Calvi, Inner Wave, Natali, Deb Never, Maskak, Meison, SYML

az. Mai 6 , 2026
Irratsaio honetan art pop dramatikotik neo-psych giroetara, euskal pop intimistatik hyperpop distiratsura eta folk elektroniko kontenplatiboraino egingo dugu bidea, artisten unibertso oso desberdinak lotuz. Lehenik, Anna Calviren Is This All There Is? entzungo dugu: 2026ko EP-a da, Matt Berninger, Iggy Pop eta Perfume Genius bezalako gonbidatuekin grabatua, art rock eta […]

Honekin lotuak