Bizi Aste Nagusia Bilbo Hiria irratian

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen.

Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik  txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu.

Astelehenetik  ostiralera  13:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Algara konpartsako agertokitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira. Bea Sever eta Itxasne Nuñez (Pa… ya!) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. Pozik hartu dute izendapena, eta astelehenean izango dira gure saioan.

Zuzeneko saio berezian, jaietako protagonistez gain, egunero sortzaile bat izango dugu bidelagun. Astelehenean gurekin batera Tor magoa izango da. Gurekin batera gainera, Zazkel taldea, eta konpartsakideak izango dira.  Asteartean bertsoak izango dira nagusi. Asteazkenean Aste Nagusiko antzerki eskaintzaren inguruan mintzatuko gara, Pabiloi 6 aretoan entrenatuko den “Yo soy pichichi” antzezlaneko protagonistak izango dira gurean. Gas plazan emankizuna izango duen Malas Compañias taldea izango da gurean. Ostegunean Mikel Martinez aktorea izango dugu bidelagun eta Asla taldea. Ostiralean Aiko taldea, Erraldoien konpartsa, Beti jai alai dantza taldea izango dira bidelagun.

Aste Nagusia bizitzeko piztu  Bilbo Hiria Irratia, egunero saio bereziak izango dituzue entzungai, zuzenean zein gerora podcast eran. Eguerdiko ordu batetik hasita, jaien ekitaldi eta jarduera nagusien protagonistak izango dira gurean: musikariak, konpartsetako kideak, bertsolariak, antzerkilariak… zuzeneko emankizunetan.  Guztia Algara konpartsako agertokitik zuzenean, eguerdiko ordu batetik aurrera. Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla izango da gure zuzeneko saioa, FMaren 96.0 dialean zein Interneten.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aniztasunaren aldeko aldarria Bilboko Aste Nagusiaren hasieran

lr. Abu 17 , 2019
Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta  Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]

Honekin lotuak