Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azalean Maddi Ane Txoperena da protagonista, Xilabako txapela jantzi eta gutxira argitaratu du Zaldi bat (Txalaparta, 2026), bere hirugarren eleberria. Lesakan bizi da eta han hartu dute elkarrizketarako, etxeko egunerokotasunetik. Net hurbilen irakur dezkaegu Vincent Bolloré enpresaburu ultra aberatsaren komunikabide eta kultura inperioak kezka eta erreakzio zabala eragin du Frantziako zein nazioarteko kultur sektorean, bereziki Cannesko Zinemaldiaren testuinguruan. Bukatzeko Asier Urkizari eginiko elkarrizketa azpimarratu dugu, Zorrotza auzokoa literatur kritikari eta irakasleak bere jatorria eta identitatearen inguruko gogoeta sakona egiten du elkarrizketan, Bilboko Zorrotza itsasadarraren eta industria-ondarearen testuinguruan. Auzoa berebiziko garrantzitsua izan da harentzat, baina aldaketa urbanistikoek eta gentrifikazioak etorkizun iluna marrazten diote.
Deskargatu hemen.
