Aste Nagusia bertan behera geratuko da. Osasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, Jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, Hiru hiriburuek aurtengo udan ez dute ASTE NAGUSIA ospatuko. Ala ere hiruburuetako alkateek adostu dute udan zehar bestelako kultur, arte eta aisia jarduerak egiteko lan egitea. Hiru alkateek, lehendakariarekin, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin eta hiru lurralde historikoetako ahaldun nagusiekin egindako azken batzarren ostean, COVID 19-ak Euskadin sortutako egoera elkarrekin baloratu dute. Kalean jarduerak egiteko eta hirietan jende asko biltzen duten ekitaldiak ospatzeko Osasun Publikoak ezarri dituen mugak ere baloratu dituzte.
Deskargatu hemen.