Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolaria ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azalean Maddi Ane Txoperena da protagonista, Xilabako txapela jantzi eta gutxira argitaratu du Zaldi bat (Txalaparta, 2026), bere hirugarren eleberria. Lesakan bizi da eta han hartu dute elkarrizketarako, etxeko egunerokotasunetik. Net hurbilen irakur dezkaegu Vincent Bolloré enpresaburu ultra aberatsaren komunikabide eta kultura inperioak kezka eta erreakzio zabala eragin du Frantziako zein nazioarteko kultur sektorean, bereziki Cannesko Zinemaldiaren testuinguruan. Bukatzeko Asier Urkizari eginiko elkarrizketa azpimarratu dugu, Zorrotza auzokoa literatur kritikari eta irakasleak bere jatorria eta identitatearen inguruko gogoeta sakona egiten du elkarrizketan, Bilboko Zorrotza itsasadarraren eta industria-ondarearen testuinguruan. Auzoa berebiziko garrantzitsua izan da harentzat, baina aldaketa urbanistikoek eta gentrifikazioak etorkizun iluna marrazten diote.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Emakumezko abeslariak Springsteeen-en kantutegia jorratzen

al. Eka 8 , 2026
2016an, Born to Run liburuan, Bruce Springsteen-ek zera idatzi zuen: “Nire kantuak gehienbat autobiografikoak dira. Gauzek norberari zerbait esan behar diote, entzuleentzat ere esanahia izango badute”. 2022rako 340 kantu inguru idatzita zituen The Boss-ek. Bere aitak irlandar sustraiak zituen; amak, berriz, italiarrak. Amak izan zuen eraginik handiena semearengan. Bruceren kantuen […]

Honekin lotuak