2016an, Born to Run liburuan, Bruce Springsteen-ek zera idatzi zuen: “Nire kantuak gehienbat autobiografikoak dira. Gauzek norberari zerbait esan behar diote, entzuleentzat ere esanahia izango badute”. 2022rako 340 kantu inguru idatzita zituen The Boss-ek.
Bere aitak irlandar sustraiak zituen; amak, berriz, italiarrak. Amak izan zuen eraginik handiena semearengan. Bruceren kantuen protagonistak gizonak izan ohi diren arren, emakumezko abeslari asko erakarri izan ditu, urteak joan, urteak etorri. Horregatik, Ingalaterrako Ace disko etxeak oso bilduma atsegina kaleratu zuen, Ladies Sings The Boss: The Songs Of Bruce Springsteen izenburupean eta, 19 kantuotatik, batzuk aukeratu ditugu gaurko Soinugelarako.
Deskargatu hemen.
Entzun ditugun kantuok:
- Because the Night (Patti Smith Group, 1978)
- Dancing in the Dark (Lucy Dacus, 2019)
- Ghost of Tom Joad (Solas, 2010)
- I’m on Fire (Soccer Mommy, 2016)
- Nebraska (Aoife O’Donovan, 2026)
- Streets of Philadelphia (Bettye Lavette, 2007)
- Factory (Lucinda Williams, 2016)
- Thunder Road (Cowboy Junkies, 2004)
- Streets of Minneapolis (Bruce Springsteen, 2026)

