SOINUGELA: Sosak, dirua eta money herri kantuetan #ThemeTime saioa (I)

Sosak, soldatak edo diruak ditugu gaur gaitzat Soinugelan. Bob Dylanek (berari Theme Time etiketa lapurtu genion) argitaratu berri duen The Pilosophy of Modern Song liburuan, Elvisek grabatu zuen Money Honey abestiaren azalpenean zera zioen: “Gustatuko litzaidake zentimo bat izatea diruari buruz ezagutzen dudan kantu bakoitzagatik”. Guk zerrenda bat prestatu genuen, asko ikertu barik, eta 200 kantutik gora topatu genituen. 45 aukeratuta, bi Theme Time saio prestatu ditugu gai honen bueltan.

Dirua, orokorki, ordaintzeko onartutako bitartekoa da, bereziki ondasun eta zerbitzuen transakzioak buru eta zorrak kitatzeko erabilia. Dirua txanponak eta billeteak dira, baina banku-gordailuen gainean igorritako txekeak eta beste zenbait finantza bitarteko ere dirutzat har daiteke, horrela, dirua zehaztasunez definitzen konplexua da. Diruak, berez, ez du baliorik. Agindu bat da, bertan jartzen duen balioa sinetsiz gero. Berez, krisialdi batean, inflazio prozesu larri batean, diruak ez du txanpon edo billete duen balorea ere betetzen. Dirua ilusioa baizik ez da.

Gaurko saioko kantuak:

  1. Money-Honey (Elvis Presley, 1956)
  2. Bizkaiko aberatsak (Oskorri eta Anton Reixa, 1996)
  3. Take The Money and Run (Steve Miller Band, 1976)
  4. Don dinero (Paco Ibañez / Quevedo, 1967)
  5. Free Money (Patti Smith, 1975)
  6. Can’t Buy Me Love (The Beatles, 1964)
  7. Money (That’s What I Want) (Barret Strong, 1959)
  8. Money (That’s What I Want) (The Beatles, 1964)
  9. Txanpon baten truke (Alaitz eta Maider, 1997)
  10. Money Jungle (Duke Ellington, 1962)
  11. Money, Money, Money (ABBA, 1976)
  12. For a Few Dollars More (Ennio Morricone, 1965)
  13. Money (Pink Floyd, 1973)
  14. Dinero, dinero (Obús, 1982)
  15. Easy Money (King Crimson, 1973)
  16. If You’ve Got the Money, I’ve Got the Time (Lefty Frizzell, 1950)
  17. I Have No Money (Delirium Tremens, 1990)
  18. Lawyers, Guns and Money (Warren Zevon, 1978)
  19. For the Love of Money (The O’Jays, 1974)
  20. Money, Money (Grateful Dead, 1974)
  21. Blue Money (Van Morrison, 1970)

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Txapelketa nagusiaren finalerdien bigarren itzulia

ol. Aza 25 , 2022
Bertsolaritzaren lubakian dugu POTTO irratsaioa; gaurkoan Bertsolari Txapelketa nagusiaren finalerdien bigarren itzuliaren lehenengo kolpea ekarri dugu erdigunera, aukeraketa diktatorialean. Amurrioko saioaren kantuak eta prosak izango dira protagonistak + Uribe-Butroe eta Txorierri eskualdeko txapeldunaren agurra (Mikel Goiriena) + Miren_Roberto Etxebarria bikoaren kanta berria entzungai Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221123_potto_amurrio.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak