EH Etxebizitza sindikatuak gaur mobilizazioa deitu du

Mari Carmenen etxegabetzeak Espainiako Estatuan sortu duen arreta mediatikoak, hein batean etxebizitza sindikatuen lanari esker izan dela azpimarratu du EH etxebizitza sindikatuak, inflexio-puntu bat markatu du hainbat hilabetez alde batera utzita egon den etxebizitza-dekretuari dagokionez. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak atzo ohartarazi zuen dekretua langile klasearen benetako eskaeretatik eta beharrizanetatik oso urrun egongo zela, eta zirriborroa aztertu ostean, bere jarrera berretsi du. Sindikatuaren arabera, dekretuak hainbat neurri jasotzen baditu ere, ez dio etxebizitza-krisiaren muinari heltzen eta ez ditu jasotzen langile klasearen beharrei erantzuteko ezinbestekotzat jotzen dituzten neurriak. Horren aurrean, Euskal Herriko langileriari etxebizitzaren negozioaren aurrean mobilizatzeko eta Euskal Herriko etxebizitza mugimendua gorpuzteko deia egin dio. Ildo horretan, gaur Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Saretik deitutako mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu du, azpimarratuz etxebizitza-arazoari aurre egiteko «berme bakarra langile klasearen antolaketa eta mobilizazioa» dela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Quo vadis, Ertzaintza?" liburua aurkeztu digu Ahoztar Zelaietak

ar. Ira 29 , 2026
Nora doa Ertzaintza? Galdera horri heltzen dio Ahoztar Zelaietak bere azken liburuan, Quo vadis, Ertzaintza? lanean. Kazetari eta ikertzaileak Ertzaintzaren azken urteotako bilakaera aztertu du, erakundearen barruko botere-borrokak, sindikalgintza, polizia-indarkeria, ustelkeria eta narkotrafikoa, ultraeskuinaren gorakada eta zaintza-teknologia berrien hedapena ardatz hartuta. Ertzaintza gizartean duen presentziagatik eta azken urteotan izan dituen […]

Honekin lotuak