Kilimak taldearen Irrikitan kantuarekin abiatu dugu gaurko elkarrizketa. Kilimak taldeak bigarren lana aurkeztu dute. Irrikitan du izenburua, 8 kantu berri runbatik haratago eramango gaituztenak. Izan ere disko berri honetan bestelako erritmoak bilatu dituzte. Gurean ditugu Agus.
Garai batean energia nuklearraren eta energia-iturri fosil kutsagarrien alternatiba garbi eta ekologikotzat hartzen zen energia eolikoa. Egun, aldiz, gero eta eskualde gehiagotan ikusten ditugu parke eolikoen errefusa aldarrikatzen duten mugimenduak. Haize errota gero eta handiagoak daude gure mendietan, gero eta eragin handiagoa duten parkeetan eta, beraz, naturguneak gehiago suntsitzen dituzten […]