BIME Pro eta BIME Live, biek beteko dute musikaz Bilbo. BIME Pro barruan dozenaka hitzaldi, tailer eta mahai inguru egingo dituzte euskalduna jauregian, denek musika industria ardatz dutela, eta BIME Live kontzertuek osatuko dute. Fermin Muguruzaren ibilbidea errepasatzeko mahai ingurua izan zen. Ibilbide luze eta oparoa du Ferminek, Nazioarteko proiekzioa duen musikaria da, lehenik Kortatu eta Negu Gorriak taldeekin, eta gero bakarka, dokumentalak egiten hasi zen 2006an. Urte horretan Talka records& films musika eta zinema ekoiztetxea sortu zuen, eta bertan lan egin du zuzendari, gidoilari, ekoizle eta soinu banda originalen sortzaile gisa. Berarekin batera Garbiñe Ubeda kazetaria izan zen eta beste bi musikari. Tamer Nafar, DAM taldekoa, historiako lehen raptalde palestinarra. Bestetik D´Alesio rap kantari Argentinarra izan zen.
Deskargatu hemen.