Etxebizitza eskubidea eta soldata duinak ardatz greba orokorrean

LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzaileek Euskal Herriko esparrua defendatzeko borondatea azpimarratu dute. Horren bidez, bertan adostutako aldarrikapenak zabaldu eta hemengo instituzioei erantzukizunak eskatu nahi dizkiete. Halaber, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruan sakontzeko unea dela adierazi dute.Eragileen arabera, etxebizitza langileria pobretzeko arrazoi nagusietako bat bihurtu da, eta langileen arteko arrakala matxistak eta arrazistak areagotzen ditu. Horregatik, osasungintzaren eta hezkuntzaren pareko eskubide publiko bermatua izan behar duela defendatu dute.Etxebizitzaren arloan, hiru aldarrikapen nagusi Kalitatezko etxebizitza bermatzeko, hiru egiturazko eraldaketa proposatu dituzte: espekulatzaileen espropiazioa, jarduera espekulatiboaren debekua eta etxebizitzen zein baliabideen antolaketa justua, langileriaren beharren arabera. Haien iritziz, aldaketa horiek gabe espekulazioak eta errentismoak bere horretan jarraituko dute.Horiez gain, langileen egoera arintzeko neurriak ere eskatu dituzte, besteak beste, etxegabetzeekin amaitzea eta etxebizitzaren prezioa jaistea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Mugan taldeak "Bizitza ozen denean" lana aurkeztu digu

ar. Aza 10 , 2026
2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261110_piperpolis_mugan.mp3 Deskargatu hemen.   […]

Honekin lotuak