Zaragozako gorputegian daukate Jose Angel Serrano Benitez bilbotarraren hilotza, urriaren 14an Zuerako kartzelan hil zenetik. Salhaketa elkarteko Aitor Corres izan da gurean. Auzitegi autopsiaren txostena eskasa dela salatu dute, eta bigarren azterketa bat eskatu dute, baina konfiantzazko medikuak eginda. Serrano delitu txikiengatik sartu zuten preso eta hamazortzi urtetik gora zeraman bakartuta: kartzelaldi ia osoa, eta aurki kalera ateratzekoa zen. Salhaketak kontu korronte bat ireki du, froga perizialak burutu ahal izateko: ES66 2095 3150 2310 9280 7584.
Deskargatu hemen.