Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari buruzko tailer bat eta entzunaldi kolektiboko bi saio izango dira, soinu-sorkuntza feministen ekosistema elikatzen jarraitzeko.
Deskargatu hemen.

