Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa, 2022an aurkeztu zuten lehen lana, han eta hemen ibili ziren zuznean aurkezten eta orain Anonyme Popular proiektuak bigarren proposamena dakar: #2 Inor. Aurreko ildoari jarraituz, gaurko munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzera dator berriz ere Inor. Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da. Hitza eta ahotsa ditu ardatz, eta, hainbat artistarekin elkarlanean, adierazpide, euskarri eta kanal ugaritan garatzen da: musika, grafismoa, ikus-entzunezkoak, oholtza, disko-liburua, plataforma digitalak eta abar. Spoken wordean zein kantuan dabil Inor, hitzen arabera aukeratuz hip hop, funk, pop eta bestelako erritmoak, bere kantak musika modernoarekin eta konponketa dotoreekin uztarta.
Dekargatu hemen.

