Azken saioa izan da gaurkoa. “Ikasturteko” edo denboraldiko azkena. Entzun beharko genitukeen zein ez ditugun entzun pentsatzera jarri gara orduan, eta lau aukeratu ditugu, horietatik 3 euskaldunak. Hala ere, jendea geratu zaigu kanpoan: Edorta Izarzugaza, Oier Etxeberria, Bazterrak…lan interesgarriak egiten ari diren bertako jendea, euren lanik entzun gabe geratu zaizkigunak. Hurrengo denboraldian izango dugu astia hauek eta beste asko entzuteko. Beraz, besterik ez: Entzun izan gaituzuenoi eskerrik asko, eta hurrenarte. Uda ona pasa!. Saioa deskargatu HEMEN.
Next Post
ZUTARGI ARTEAN: "Deustuarrak" 50 urte
ol. Eka 22 , 2007
50 urte bete dira Deustuarrak Abesbatza sortu zenetik. Gaur egun ere hortxe jarraitzen dute astero astero Deustu inguruan kantatzen. Urteurrena ospatze aldera disko bat grabatu dute aurtengo neguan eta horixe izango da, hain zuzen, saio honetan eskaintzen dizueguna. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070622.mp3
Honekin lotuak
-
2014/11/13
IBAIZABAL: Bilboko kultura ekitaldi batzuk
-
2010/06/23
IBAIZABAL: kOMIKIA NAGUSI BILBOKO ALONDEGIAN
-
2014/11/25
IBAIZABAL: Azaroak 25 Euskal Herrian
