PIPERPOLIS: “Lurrak” euskal zirku ikuskizunaz Izaskun Agirresarobe clown, aktore eta artistarekin

“Lurrak” euskal zirku ikuskizunaz arituko gara Piperpolis saioan, Gasteizko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia jaialdian estreinatuko dute ikuskizuna.  5 aktore eta 4 musikari arituko dira Lurrak ikuskizunean.  Musikak, dramaturgiak, koreografiek… hainbat diziplinak istorio bat kontatzen lagunduko dute: langileen iraultza. Euskal langileriaren kulturan oinarritu dira istorioa eraikitzeko. Izaskun Agirresarobe  clow, aktore malabarista izan da gurean.

Bestetik Olatz de Andres koreografoa izan da saioan. Lekuz leku jaialdian ‘Esferea’ piza aurkeztuko du ekainaren 24ean. Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. Esfera jolas koreografikoa da. Ekainaren 24an eta 25an, Bilboboko Abandoibarra dantzaz beteko da. Dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbiltzea du helburu La Fundicionek antolatzen duen jaialdi honek. Bilboko hirigune ezberdinetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira Lekuz Leku jaialdiaren  IX. edizio honetan.

 Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mugak irekitzen karabana solidarioa uztailak 16an abiatuko da

az. Eka 22 , 2016
Mugak irekitzen  ekimenaren berri eman digu Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako Anabel Sanzek. Uztailaren 17an abiatuko da karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatutik zein Europako gainerako herrialdeetatik antolatzen ari da, Tesalonikaraino (Grezia).  Karabanaren xedea da Europako biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuen egoeraren eta haien kontra eragiten ari diren arrazismoaren eta xenofobiaren gainean, eta, […]

Honekin lotuak