Berri sorta ederra ekarri digu gaurkoan Bernardette Hargain Irulegiko Irratiko kazetariak. Larunbatean izango den Bidarteko auzapez berriaren izendapenarekin hasi eta jarraitzeko, besteak beste, Iparraldeko langileen kaleratzeak eta Herri Urratsen balantzea egin du. Azken bi berri Zuberotik ekarri dizkigu: etxola batzuk kasu humanitarioentzat erabiliko dituztela eta asteburuan izango den Urdiñarbeko Musika eguna hain zuzen.
Next Post
IBAIZABAL: Greziako egoera ekonomikoa
ar. Mai 10 , 2011
Greziak berriro eskatu du dirua, daukan krisia gainditzeko asmoz, eta Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa prest daude mailegua egiteko baina murrizketa gehiago inposatuz. Bien bitartean Greziako egoera ekonomikoa oso latza da eta bihar Greziako langileek aurtengo bigarren greba orokorra egingo dute. Daukan zorra del kausa, egun Greziak bere BPGren […]
Honekin lotuak
-
2014/06/20
IBAIZABAL: “Ama lurra. M EME M” ikuskizuna
-
2021/09/16
Buruko minen fisioterapia Oier Gorosabelekin
-
2011/11/07
BIDE GORRITIK: Lurrama azoka
