Soinugelara bertara etorri zaigu Borja Estankona musikari gaztea bakarka atera duen lehenbiziko diskoaz jardutera. Benetan atsegina izan da, bere azalpenen bidez, disko bat nola sortzen duen eta zer hartzen duen kontuan eta zer ez artistak, disko bat prestatzeko orduan. Eta galdera eta erantzunen artean, diskoa apurka-apurka aletzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, joan den astean Amede Ardoin cajun musikariaz hasitako monografikoari amaiera eman dio Pedrok eta bukaera aldean Alain Toussaint artistaren bi kanta entzuteko parada eduki dugu.
Next Post
Artayorran baño,yantzan obetó!#93
og. Eka 2 , 2011
…miscelanea! Udaberria datorrenian, kanta berriak! Azken aste eta egunotako lan berriak 93. atalean; Gontzal Mendibilen “Neure txiki polita” ekainaren 7an izango da kalean, Sirokaren “Karosi” CD-liburu ederra ipuinez lagundua, Lapurdiko Xutik taldearen lehen lana, Markos Untzetaren “Mississippi”,Basakiren heavy metala, “Egunero hasten da”, Zea Mays(argazkian), Estankona… bota atxurre! arg:zea mays(plateruena) TA […]
Honekin lotuak
-
2012/06/25
BIDE GORRITIK: Ez Irentsi!-ren 37. txanda
-
2014/10/23
ASTE HONETAN, ZER ? (Hamaika Telebista)
-
2014/07/04
IBAIZABAL: Sanferminak hastear
-
2012/09/20
IBAIZABAL: UEUko Udazkeneko Ikastaroak
