Urretxuko eta Zumarragako eta Zarautzeko Gaztetxeek antolatuta, datorren larunbatean egingo dute aipatu lehen gaztetxean. Ondo pasatzea eta zer edozer ikastea dute helburu iazko arrakasta ikusita, Alex Areizagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean egin zutena. Horrez gain, Jon Sanchezek Frackinga eta EAJ, Aiaraldeko Herri Elkargoa egitasmoa, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek egunotan izango direnak komentatu ditu: Shellac, ACT jaialdia hainbeste egunetan, Paraleloan.. Datorren astean, aldiz, hitzaldiak, pelikula, Lagun Artean Kantari, kontzertuak, Gazte Antzerki Topaketak…. DESKARGATU HEMEN
“Bide berriak: Elikadura burujabetasuna Euskal Herrian” dokumentala Bizilur elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak egin dute, Elikadura burujabetasuna zertan datzan azaltzeko. Estreinaldia hilaren 10ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, Maritxu Arroyok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Egunotan, larunbat bitartean, Baraldoko BECen dugu martxan. Aurten 27 herrialdetako 1314 enpresa etorri dira, iaz baino gehiago, Mario Gossardek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Bada ezin plangintza hobea aurkeztu digute Gabriel Aresti euskaltegikoek, Gazteola izenekoa, batez ere guraso izan eta seme-alaba gaztetxoak dituztenentzat, udan hainbat campus eta udaleku izango baitira. Hori bai, beste zenbait elkartekoekin batera antolatuko dira. Gaurkoan honako hauen iritziak eta planteamenduak entzun zenitzake: Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzako partaide den Mikel Inunziaga, […]
Berri txarrak dira Iñaki Barcenak ekarri dizkigunak. Garoñako zentral nuklearra berirekitzeko baimena eskatu du Nuclenor-ek (Endesa eta Iberdrola) eta horrek suposatuko duena aztertu du Iñakik. Bestalde, pasa den astean Kanadatik Europara heldutako 600.000 upel petrolio zikin Muskizeko Petronor-era joan ziren, fintzera. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da ACT jaialdiaren XI. Edizioa, Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatuta. Bilboko hiru lekutan zein Barakaldon, hainbat lan labur ikusgai izango dira datorren larunbatera bitartean, Joseba Lazkanok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
