Aipatu ikastaroa uztailaren 15 eta 16an emango dute Eibarren, UEUn. Fernando Mijangosek Hondakinen garrantzia, ikastaroaren helburuak eta edukiak, metodologia, esperientzia, etab. azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Jean Francois Saurek Saure argitaletxea fundatu zuen 1987an, Legution. Hasieran, besteak beste komiki batzuk argitarau zituen, paperean: azken urteotan, aldiz, on line egiten ditu: Jon Iñaki Artetxek hori eta gehiago azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, Bilbo Zaharra euskaltegiak haianbat ekitaldi prestatu ditu aste honetarako, Bilboko Arriaga Plazan. Egun handia, aldiz, ostegunekoa izango da: goizeko 8etan hasita, Atxagaren eleberri hori irakurriko dute lagun askok 12 orduz jarraian, Josu Muniozgurenek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan da DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan Euriborra gero eta gehiago ari da jaisten; bankuek emandako maileguak ez hainbeste, nahiz eta horien artean lotura egon. Gaurkoan, Luis Guridik bankuek zer aplikatzen duten gehiago kobratzeko azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, gaurkotasuna duten hiru adibide jarri digu Patxi Gaztelumendik: .eus domeinua, Berriaren estilo liburua, eta Emun Kooperatibaren ekitaldia. DESKARGATU HEMEN
Laborantzan euriteek sortutako kalteak, Hendaiako Ikastola, Lur Berri Kooperatibako langileen protesta, eta Ijitoak Tarnosen izan dira Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Pasa den igandean Bilbon egin zutena. Saria Elgoibarreko Mausitxak eskuratu zuen eta Felix Ajuria Idiazabal Izandapeneko presidenteordeak gazta horren inguruko hainbat kontu interesgarri ekarri dizkigu DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi sortutako Gabriel Aresti kultura elkartearen egitasmoa dugu, hainbat sortzailerekin batera. Horietariko batek, Andoni Egaña bertsolariak, ikuskizuna eta gehiago azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Udalak dio Oiolako urtegiaren ura edangarria dela, eta kanpaina abiatu du horrekin. Barakaldon, hainbat ahots altxatu dira udalaren jarreraren aurka, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
