Bilbao Ria 2.000, Bortizkeria matxista, Aste Nagusiko kontzertuak eta Txema Azkuenagaren agurra izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Jardunaldiak ari dira egiten aste honetan Bilbon, Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta eta atzo Gorka Pinillosek Catalunyako Kooperatiba Integralaren esperientzia kontatu zuen. Gaur, nola sortu zuten, helburuak, urratsak, zenbat lagun, eredua eta gehiago kontatu digu Gorkak. DESKARGATU HEMEN
Sasoia heldu da eraikin eta eremu industrialek egoera honetan jokatzen duten paperaz hitz egiteko. Eta horixe egingo dute Udako Unibertsitatean, Eibarren uztailaren 15etik 17ra, Anartz Ormazak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gomendioak baino betebeharrak dira, Europako hainbat estaturi egin dizkietenak. Horiekin, besteak beste bereziki espainiar estatuari, defizita kontrolatzea, lan erreforma sakontzea, eta pentsioen, administrazio eta zergen erreforma eskatzen diote, Luis Guridik azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ekainaren lehen hamabostaldian hainbat ekitaldi eta ikuskizun izango dira gurean, Mikel Urbeltzek kontatu digunez: kontzertuak, hitzaldia, txangoa, ibilbide gidatua, ACT Jaialdia, antzerkia eta gehiago. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldo hornitzen duen urtegi horrek arazoak ematen jarraitzen du, lindanoa dela kausa, Gotzon Hermsoillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbateko manifestazioa, Eguraldia, Arrain salmenta, Hendaiako Ikastola eta AHT izan dira Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteburuan hainbat ekitaldi izan dira Euskal Herrian: Larrabetzun, Literaturia; Baionan, manifestazioa; Oiartzunen Lasterbidea; Murgian, Euskal Eskola Publikoa.. Horietaz gain, ekainean Larrabetzun izango diren hainbat ekitaldiren berri eman digu Patxi Gaztelumendik . DESKARGATU HEMEN
