Gaur, Aste Santuan zer egingo duzun galdetu du Lon Gorka Fernandezek. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere, krisiaren gainetik, UEUk Udaberriko eskaintza aurkeztu berri du. Hamar ikastaro izango dira, batzuk on line eta matrikulatzeko epea irekita dago, Mari Karmen Meñikak azaldu duenez. Informazio gehiago: ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Kukutza, gaurko Udalbatzarra, Udalbiltza, Zurbarango lan-istripua eta Yolanda Gonzalez izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gipuzkoako 16 talde ekologistak Foru Aldundiak “atea itxi diela” salatu dute. Bilera gutxi batzuk egin ondoren, ez dute gauza garbirik atera; erantzuna, gaur bertan iritsi da Aldundiaren aldetik, eta Iñaki Barcenak esan duenez, ezkerra gobernura heltzeak ez du esan nahi den-dena bideratuta dagoenik, bidea jorratu behar da, pazientzia handiz. DESKARGATU […]
Lehen bi gaiak Argentina eta Txileko bi gazte sindikalistaren hilketen inguruan izan dira. Gero, Fakun Aznarezek Venezuelako “Caracazoa” komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Urtarrilari dagokiona eta azalean Larraitz Zuazo Aurrekoetxea dugu. Erreportajeetan Santutxuko 6 Izar Krosa eta Menika tabernako atentatua jorratu dute. Horietaz gain, “Faxistak gure kaleetan”, Kirmen Uriberen “Robert Mussche” eleberria eta gehiago, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mendebaldeko Saharan bizi direnentzat egun berezia da gaurkoa: duela 37 urte Fronte Polisariok Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoa fundatu baitzuen. Eneko Callek ordutik hona gertutakoa eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Maccabi-Baskonia partida, Lan gatazkak Aiaraldean, Martxoak 3 eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Egon direnekin hasi du Agus Perezek: “Los hijos se han dormido”, Leipzigeko Balleta edo “Munduari buelta” aztertu ditu. Laster gurekin izango direnak ere komentatu ditu: Leioako Kultura Maratila, Kukai Dantza Konpania eta Ttanttaka hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
