Zutargi artean irratsaioan musika klasikoaren historia jorratzen segitzen dugu. Saio honetan Anton Brucknerrek Richar Wagner noraino miresten zuen ikusiko dugu, baita harreman honek bere bizitza musikalean izan zuen eragina zenbaterainokoa izan zen ere. Zutargi artean-en asteko irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060224.mp3
Eguna: 2006-02-24
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia. Beraz, Joxe Agirre eta Lizasorekin batera, Mattin eta Xalbador entzuteko aukera baliatu dugu. Halaber, Egileor edota Gorrotxategirekin batera, […]
