Piperpolis hiri kulturalean gure artisten azken emaitzak zuenganatzen jarraitzen dugu. Karmele Jaiok (argazkian) Amaren eskuak deritzan bere lehen eleberriaren berri ematen digu. Bertan belaunaldi biren kontakizun gozoa aurkezten du Gasteizko kazetari eta idazleak. Bestalde, Berrizko Etxe musikari gaztearekin izan gara eta plazaratu berria duen Zatoz nirekin lana zer-nolakoa den azaldu […]
Eguna: 2006-02-27
Lehenengo orduan Solas irlandar taldearen azken diskoari buruzko monografikoa egin dugu (azala irudian). Irlandako folkaren ondarea jaso eta garai berrietara moldatzen jakin duen taldea dugu Solas. Irratsaioaren bigarren atalean, ohi bezala, hor-han-hemen ibiltzeko proposamena egiten dizuegu, sustraidun musikaren eskutik. Deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala 2.atala Entzun 1.atala:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060227.mp3 Entzun 2.atala:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060227.mp3
Astelehenero bezala, Jose Antonio Torre Altonaga eta Izaskun Larrabeitiren eskutik heldu dira euskal futbol taldeen emaitza, kronika eta iritziak: lehen maila, Eibar, Superliga, … Halaber, asteburuan jokatutako binakako pilota txapelketaren finalerdiaren lehen partidei ere erreparatu zaie. Bestelako kirolak ere aipatzen badira ere, Kiroldegia saioan futbola eta pilota izaten dira nagusi. […]
