“Puente colgante, leré, más elegante, leré, no hay en el mundo, leré”. Horrelaxe hasten zen Bilbo Handiko umeek jolasterakoan erdaraz kantatzen zuten abesti bat. Baten batek bilbotarkeriatzat hartuko du agian, baina kantak ez zuen gezurrik esaten, 1893an Portugalete eta Getxo lotu zituen zubi transbordadorea munduko modernoena eta dotoreena izan baitzen […]
