Astero bezala Izaskun Larrabeiti eta “Medius” elkartu dira Lauzirikaren gidaritzapean. Errepaso zabala eman daukote euskal futbolaren egoerari eta ondoren 4 t’erdiko pilota txapelketaren ligaxkari ekin diote. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061113.mp3

Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz. Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik. Azkenik agenda ere aipatu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061110.mp3

Hasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago […]

Roscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’ Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu […]

Gaurko Solasaldian, Iñaki Barcenak Arabako Urbinatik egin du, AHT gelditu elkarlanak deituta elkarretaratzea egiten ari baita AHTren lanen hasiera dela kausa. Ekologista Martxan taldeko kide horren ustez, ezinbestekoa da AHTren inguruko eztabaida ahalik eta zabalen egitea, herritarrok horri buruzko erabakia hartu baino lehen. Solasaldi hau deskargatu bahi baduzu, egin KLIK. […]

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]

Joan den Domekan Igorren jokatu Bizkaiko txapelketaren 4. kanporaketari erreparatu diogu gaurkoan eta komentario gutxi egin dugunez, saioa ia bere osotasunean, hasi eta amaitu, entzuteko eskaini dugu. Asteburuko agenda ere kontuan izan dugu! Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061103.mp3

    Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez. Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, […]